Calendario Grupo Delta 2020

Un año más, siguiendo la línea de acercarnos a vivir de cerca y dar a conocer los oficios y costumbres de nuestro territorio, hemos querido rendir nuestro humilde homenaje a las caseras y caseros que durante todo el año trabajan sus tierras para traernos al mercado la mejor verdura.

Nos ha enamorado su carácter, su simpatía, sus sonrisas amables en medio de una vida que discurre muy rápido alrededor, porque una vez que traspasas el umbral de la puerta del mercado, parece que el tiempo se detuviera por un momento y te trasladara a otro tiempo, un tiempo en el que las cuentas se escriben sobre papel, los bolis se apoyan en la oreja, las bolsas se organizan entre la dependienta y la compradora, un tiempo en el que se sonríe mientras se prepara el pedido, mientras se selecciona la mejor pieza con orgullo, el orgullo de haberla visto crecer, un tiempo en el que el olor a tierra, a verde, a fresco y a verdura de la de verdad te acompaña durante tu viaje.

Ellas y ellos, los protagonistas, con tierra en sus manos y vestidos sin tules ni organzas, nos ofrecen su mejor producto, pero sobre todo, dejan al descubierto su pasión por un oficio duro y maravilloso a partes iguales.

Hemos tratado de extraer la esencia de este oficio que permanece, que continúa, que persiste año tras año y que nos regala la paleta de colores más rica que hayamos soñado imprimir en nuestras máquinas, los colores de la naturaleza sin filtros ni retoques.

Infinitamente agradecidos por su generosidad, este año rendimos tributo a los caseros y caseras de los mercados.

Gure herriko ofizioak eta usadioak gertutik ikusteko eta ezagutarazteko bidean, aurtengo honetan baserritarrei egin diegu omenaldia, urte osoan barazkirik freskoenak azoketara ekartzeko lurra lantzen jarduten duten gizon-emakumeei, alegia.

Maitemindu egin gaitu baserritarren izaera atseginak. A zer nolako irribarre adeitsuak, inguruetan ziztu bizian igarotzen den bizitzaren erdian! Izan ere, azokako atea zeharkatzen dugunean, badirudi denbora geratu egiten dela une batez, beste garai batzuetan sartzen garela. Kontuak paperean egiten diren garaia, boligrafoak belarri gainean ipinita direla, saltzaileak eta erosleak elkarrekin poltsak taxutuz. Azokan emandako denboran, irribarreak irteten digu, jeneroa eramateko prestatu bitartean, baserritarrek piezarik onena harro-harro aukeratzen dutenean, ale horiek hazten ikusteak ematen dien satisfazioz.

Denbora horretan, lur eta berde-usaina dira nagusi, bidaian lagun izango duzun egiazko berdurarena, hain zuzen.

Egutegi honetako protagonistek, eskuetan lur-arrastoak eta soinean tulik edota organdirik gabeko jantziak dituztela, produkturik onenak eskaintzen dizkigute. Baina, batez ere, agerian uzten dute zer-nolako pasioa dioten ofizio zoragarri eta latz horri.

Hala, urtez urte irauten eta jarraitzen duen ogibide honen esentzia atera nahi izan dugu, eta gure makinetan inoiz inprimatu dugun kolore-paletarik aberatsena oparitu digute: naturaren koloreak, iragazkirik eta ukiturik gabeak.

Azoketako baserritarren eskuzabaltasuna eskertzeko hitzik gabe, haiexei egingo diegu aurtengo gure irudi bidezko omenaldia.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *